XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KULISKA SORTA.

Orraitiok, lelengo tantuetan, ondo be ondo jokatu eban da bera zoian aurretik.

Baiña, jentiak dudarik barik galdu biar ebala-ta dirua kontra jokatzen jarraitu eban.

Gure pelotaria berriz, anken gaiñian ostostan eguan, baña, ala ta guztiz be, geruago ta joko sutsuagua ekarren.

Da jente guztia arriturik laga-ta, pelota partiduori irabasi eban.

Amaitu zanian, aiskide bat urreratu jakon da esan zetsan: - Sinistiak pe kontuak jaukaz, olako partidorik eztok ein eure bizi guztian be.

Nola konpondu aiz azkenera arte utsik ein barik jokatzeko?.

- Zelan eingo najuan ba uts, lantzian lau pelota etortzen jatazen da nai ta nai ez lauretarikoren bat azertatzen najuan.

KARGA ARIÑA (?).

Euskaldunok, geure aulkeriz, urtetik urtera euskeria era guztietan makalduaz eta lordinduaz goiaz.

Euskalerriko erririk geienetan zarrak gaztiak baño askoz be obetuago dakie euskeraz, sasoitik-sasoira maillaka-maillaka, ez bakarrik gitxituaz, bere aberastasuna eskatuz doiala esango genduke.

Gaztiak ez dakie zarrak bezin ondo berbak alkarri josten, ezta biardan moduan erabiltzen be.

Gaur, Eibar'ko gaztiekin be ori berori gertatzen da - aintzinan be alan izango zala uste -; zarrentzat ikusi juat eta ikusi jetsat gauza bi dira.